Arquicosmos-ek jolasean, sormenean eta berrikuntzan oinarrituriko tailerrak antolatzen ditu, arkitektura, jasangarritasuna eta ingurugiroari buruzko gaiak lantzeko. Argazkiak, marrazkiak, collage, ebakigarriak, maketak, eraikuntzak, mapak eta planoak, ipuinak, antzerkia eta musika erabiltzen dira.
Tailer guztiak, umeekin esperientzia duen Patricia Celaya arkitektoak, garatzen eta ematen ditu.
Ze azkar pasa den denbora. Hemen dauzkagu berriro gabonak. Eta Arquicosmos-en badazkagu egun hauetarako tailerrak eta jardunaldiak ia prest. Egon adi, laister aurreratuko dizuegu gehiago!!
Aste honetan Arquicosmos-ek, Bilbon ospatuko den Arte Zientzia eta Hiria Nazioarteko Kongresuan hartuko du parte, haur eta gazteen hiri parte hartzeari buruzko erakusketa batekin. Nire nahia, ze garrantzia duen hiritarren parte hartzea hirien garapenerako azaltzea da, eta nola ez, haurrek…