Arquicosmos

Eraikuntza, ingurumenean eragin handienetakoa duen sektorea da. Eraikinek baliabide natural asko kontsumitzen dituzte eta igorpen eta kutsaduraren gehikuntzan laguntzen dute.

Jasangarritasunez eraikitzea, material eta eraikitze prozesu egokiak erabiltzea da baino, bai eta hiri ingurua kontuan hartzea ere.

Arkitekturan, plangintza eta eraikuntza garrantzitsuak izan daitezke, baino bai eta jokaera soziala eta ohiturak ere. Beraz, bai espazioen diseinu eta eraikuntzan nahiz hauek erabiltzean arduratsuak izan behar dugu.

Hirian, ingurunean eta arkitekturan interesa piztea da Arquicosmos-en lortu nahi duguna eta horretarako, jolasean, sormenean eta berrikuntzan oinarrituriko jarduerataz baliatzen gara. Jarduera hauekin, jasangarritasunean eta ingurugiroren errespetuan hezitzea eta sormena eta ekimena akuilatzea bilatzen dugu.

Ekimen honen bultzatzailea Patricia Celaya da, umeekin lan egiten esperientzia duen arkitektoa. Proiektu honek, umeak eta gazteak arkitektura munduaren ezagutzera urbildu nahi ditu eta psicopedagoga eta hezitzaile baten laguntzaz, marrazkiak, collage-ak, ebakigarriak, maketak, eraikuntzak, mapak eta planoak, ipuinak, antzerkia eta musika erabiliz, lantzen ditu jarduerak, hori bai, ikuspuntu jostagarria inoiz galdu gabe.

Haur eta gazteek, joku eta esperimentazioaren bitartez, era dibertigarri eta interaktiboan ikastea nahi dugu.