Patricia Celaya Reoyo, Donostian jaio zen 1980. urtean. 2007an Donostiako Arkitektura Goi Eskola Tektikoan arkitektura ikasketak bukatu zituen.
Umeak eta arkitektura lotzeko nahia bere Alemaniako egonaldian azaldu zitzaion. Bertan, kindermuseum-ak ezagutu zituen, gai honi buruzko karrera amaierako proiektua garatuz.
Arkitektura eta ingenieritzako estudioekin batera, eta baita bere kontuz ere, hiri birzorkuntza, birgaitze lanak eta energia berriztagarriekin zer ikusia duten proiektuak lantzen ditu.
Aldi berean, DBH eta Batxilergoko haur eta gazteentzako klaseak irakasten ditu, eta marrazki eta margo tailerrak, eskulanak eta diseinu ordenagailuz ematen ditu.
Patricia-k garatzen dituen tailerrak eta jarduerak, Ainhoa García, psikologoa, eta Estitxu Villanueva, hezitzailearen aholkularitzarekin prestatzen dira.