Blog-a estreinatzeko, Arquicosmos-eko protagonistei eskainitako aurkezpen bat prestatu dizuet. Umeentzako sortutako gune dibertigarrietatik bidaiatu nahi duzue? Jakinarazten dizuet orainarte arkitektoek eta diseinatzaileek landu ez zuten gaia izan dela hau. Hori dela eta, etxeko txikiek beraien guneak behetik ikusi behar izaten zituzten.
Pixkanaka-pixkanaka hau aldatzea lortzen hari gara. Hala ere, oraindik gutxik dira gai hau lantzen dutenak. Behintzat, orain haurreskolak umeen eskalakoak dira, haurren dendak eta eskoletako guneak, koloreak eta materialak beraien gogokoak dira, eta bere bibliotekek eta liburu dendek, liburuak eskueran jartzen dizkiete.
Aldaketa handia eta interesgarria egin behar izan dugu, hau lortzeko kreatibitatea behar delako eta horretarako helduen eta txikien irudimena martxan jarri behar izan dugulako.
Gune hauetakoen aukera bat ekartzen dizuet. Gozatzea espero dut. Bisitatzeko zortea izan dezazuela!
Leave a Reply